Eneko Andueza, PSE
'EH Bilduk ez du kapazitaterik hiltzeak ez duela ezertarako balio esateko'
Eneko Andueza, PSE-EEko legebiltzarkide eta Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia Alderdi sozialistak memoria lan-taldean gutxieneko akordioa lortzezko jarritako ezinbesteko baldintzaz aritu da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alderdi sozialistak jarri du memoria lan-taldean gutxieneko akordioa lortzezko ezinbesteko baldintza: 'alderdi guziek aitortu behar dute, iraganean erabili zen indarkeriak ez zuela balio izan'. Batzarretik hitzarmenen bat lortzeko oinarizko puntua da hori Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiaren ustez, baina, ez du EH Bildu bide horretan ikusten: 'izugarrizko motxila dute eta ez dute gaitasunik esateko hiltzeak eta hemen sortu duten minak ez duela ezertarako balio izan'. 'Faktoria'n egin dioten elkarrizketan, buruzagi sozialistak bota dio erronka EH Bilduri: 'erahilketak ezertarako balio izan dutela pentsatzen badute esan dezatela eta mahai gainean jarri dezatela'.
Memoria lan-taldean alderdi guztiek adostu zuten diskrezioa hautsi dutela onartu du Anduezak. Alderdi batzuek zer ez duten aitortu nahi publiko egin behar delako: 'kaleratu egin behar da, publiko egin behar da jendeak jakin dezan batzuek non gauden eta besteak non dauden'.