Ostegunean
'Faktoria' berezia Bilboko egoitzatik, 'Dantza' filmaren aurrestreinaldia dela eta
Magazina streaming bidez ikusgai izango dugu 12:00etatik 13:00etarako tartea. Filmaren zuzendaria, dantzariak, musikariak eta arte arduraduna izango ditugu gurekin.
'Faktoria' magazina EiTBren Bilboko egoitzaren ataritik egingo dugu ostegunean, Dantza filmaren aurrestreinaldia dela eta. 10:30ean izango da zinema emanaldia Multibox aretoan, eta, premierrari lotuta, bertan izango dira Telmo Esnal zuzendaria, Gari Otamendi eta Amaia Irigoien dantzariak, Juan Antonio Urbeltz koreografoa eta Koldobika Jauregi zuzendari artistikoa. Gure hainbat entzule izango dira bertan filma ikusten, eta protagonistekin hitz egiteko aukera ere izango dute. Gainera, Jurgi Arejita sukaldaria ere izango da hantxe, eta Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamuno ere bai.
Hori guztia, 10:00etatik 13:00etara.
Aurretik, ordea, Euskal Herriko bilakaera demografikoaz ariko gara albistegian. Euskal Herriko jaiotza tasa beherantz egiten ari da etengabe. Horrezaz gainera, hiriguneak jendez betetzen ari dira eta landa-eremuak, berriz, abiadura handian ari dira populazioa galtzen. Herri huts izateko arriskupean daude haietako hainbat. Prozesu horren atzean dauden eragileak aztertuko ditugu Imanol Esnaola Gaindegiako koordintzailearekin batera. Arabako mendialdeko eta Malerrekako adibideak ere jasoko ditugu, goizko 09:30etatik aurrera hasiko dugun tarte berezian.
Aurrez, 08:30etan, aktualitateari buruzko solasaldian batuko dira Martxelo Otamendi, Joseba Arruti eta Nerea Azurmendi.
Eguneko sinadura, Aingeru Epaltzak jarriko du 08:00etako albistegiaren aurretik.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.