Nagua Alba
'Espainiako gobernuak hartzen dituen neurriak onak badira, hor egongo gara'
Elkarrekin–Ahal Duguren Kongresuko diputatuaren esanetan, Espainiako erregearen diskurtsoak aipamen positiboak badauzka ere, berandu dator.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nagua Alba, Elkarrekin – Ahal Duguren Diputatuen Kongresuko diputatuen esanetan, Felipe VI Espainiako erregearen diskurtsoan gazteei, emakumeei edo elkarbizitzari egindako aipamenak ongi ikusi dituzte, baina berandu datozela dio eta horregatik ez ditu sinesgarri jotzen. Iaz, Kataluniako auzia pil pilean zegoenean aukera ezin hobea galdu zuen Erregeak distentsiorako deia egiteko, eta aurten aldiz, distentsioaren parte izan nahi izan du.
Albak oso positibo jo du Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen artean zabaldu den elkarrizketa giroa, bere esanetan hori gabe ez baita arazorik konponduko. Elkarrizketan hasita, adostasunera iristeak izan behar du helburu, eta horretan lan handia dute egiteko bere esanetan. Aldebikotasuna izango da, Albaren ustez, soluziorako gakoa.
Nagua Albaren ustez Pedro Sanchezek ahalik eta gehien luzatuko du agintaldia eta Podemosek lagunduko dio horretan, hartzen dituen neurriak onak diren neurrian. Sanchezi eskatu dio lanean segi dezala, aurrekontuak onartzeko babesak lortu ahal izateko.
Podemos-Euskadiko barne hauteskundeen inguruan kritiko hitz egin du Albak, bere ustez primario horiek azkarregi deitu direlako. Hausnarketarako denbora behar dute diputatuaren esanetan horrelako prozesuek, eta Euskadin azkarregi egin dira.