Laulad Ahmed Saleh
'Zinema mundu zaila da baina nik ondo pasa nuen'
'Oreina' filmeko aktoreak interpretazioan jarraitzeko asmoa du, bere betiko bizitzarekin jarraitzen duen bitartean
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Koldo Almandoz zuzendariak Oreina film luzea. Eta bertan ezagutu genuen gure gaurko gonbidatua: Laulad Ahmed Saleh aktore gaztea… 2018.urteko protagonistetako bat, zalantzarik gabe.
Lauladentzat zinemako bere debuta izan da Oreina filmean Khalil pertsonaiaren azalean sartzea. Iraia Elias eta Erika Olaizola gazteak eta Patxi Biskert eta Ramon Agirre handiak kide zituela, ikusleak bere naturaltasunarekin eta freskotasunarekin harrapatu gintuen Lauladek. Behin baino gehigotan esan izan duen bezala, fikziozko Khalil sahararrak eta berak bazuten antzekotasunik. Fikziozko pertsonaia bezala, bera ere txikia zela etorri zen Euskal Herrira Tindufetik. Turismo ikasketen azken urtean dago eta taberna batean ere egiten du lan. Hala ere, zinemaren harra sartu zaio Oreinan parte hartu duenetik eta Madrilera joatekoa da interpretazioa ikastera datorren urtean. Filmean parte hartzea bere txikitako amets bat betetzea izan da. Hala ere, filmaren estreinaldia eta horren osteko zurrunbiloaren ondoren, bere bizitza normalarekin jarraitzen du Lauladek. "Zinema mundu zaila da baina nik ondo pasa nuen", dio. Entzun hemen elkarrizketa osorik!