Itxi

Petra Elser

'Alemaniako metodologia berri bat erabiltzen dut migranteak euskalduntzeko'

Petra Elser migratzaileen integrazio sozial eta profesionalean ari da lanean. Hurbiletik ezagutzen du Alemania-ra iristen ari diren errefuxiatu eta migratzaileen errealitate gordina.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Petra Elser Franktfuren jaio da. Munduko txoko ezberdinetan bizitakoa da, baina, bere burua nomadatzat du. Egun Alemania eta Euskal Herria artean bizi da.

Juan Luis Agirre euskalduna da bere semearen aita, 'Faktoria'n kontatu digunez. Eta bera izan zen Elserrek Euskal Herriarekin izan zuen lehen hartu-emanaren erruduna. Euskal kulturgintza maite duela esan daiteke. Baina, nabarmen euskal gizartean du ikusmira. Bertako herritarren jarrera aktibo eta sozialean. Jarrera borrokalarian. Hala ere, egun gure gizartea europeizatu egin dela uste du.

1996an, 18 hilabeteko semea zuela, atxilotua izan zen E.T.A. erakundearekin kolaboratzeaz egotzita. Kartzelan 6 urte zeramanean akusazioa bertan-behera geratu eta absolbitu egin zituzten Elser.

Banaiz Bagera elkartea sortu zuen 2009. urtean, euskara migratzaileei irakasteko helburuarekin. Oro har, proiektuak funtzio sozial bat ere bazuen: haibat jatorritako jendearen topaleku izatea eta pertsona horiek gizartean eta lan arloan integratzea.

Gaur egun ere, migratzaileen integrazio sozial eta profesionalean ari da buru-belarri, Franktfuren. Eta hurbiletik ezagutzen du Alemaniara iristen ari diren errefuxiatu eta migratzaileen errealitate gordina.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)