Itxi

Onkologia Gipuzkoan

''Hemendik aurrera ez gara izango 'beraiek eta gu'. 'Denok bat' izango gara''

Ander Urrutikoetxea, Donostiako Onkologikoko kudeatzailea eta Laura Basterretxea Donostia Ospitaleko onkologia zerbitzuko kidea izan ditugu bat-egiteaz hizketan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gipuzkoako arreta onkogikoa indartu eta aldatzera datorren bat-egitea gertatu berri da: Donostia Onkologikoa Osakidetzaren parte da urtarrilaren 1etik aurrera eta, horri esker, gaur egun bi erietxeetan banatuta zegoen zerbitzua bateratuko da.

'Eredu asistentzial' berri bat ekarriko du bat-egiteak, Onkologikoko eta Gipuzkoako ospitaleko onkologia arduradunek Faktorian kontatu dutenez. Besteren artean, botika berriak probatzeko saio kliniko gehiago egingo dira eta gaixoentzat lehiatila bakarra eratuko dute. Orain arte, gaixoak berak Gipuzkoan erietxea aukeratu zezakeen. 'Orain horrelakorik egiteak ez du zentzurik' esan du 'Faktoria'n Laura Basterretxea Donostia ospitaleko onkologokoak, 'bi erietxeetako profesionalak elkarlanean ariko gara'.

2019an bertan martxan jarri nahi dute lehiatila bakar hori eta Ander Urrutikoetxea Onkologikoko kudeatzailearen arabera, 'epe ertainean bideragarri izan liteke Gipuzkoako onkologia zerbitzu osoa, eraikin bakarrean, onkologikoan, biltzea'.

Hemendik aurrera lan egiteko sistema adostu dute: erietxe bakoitzean zegoen batzorde teknikoak erabakitzen zuen orain arte gaixoak ze tratamenduak izan behar zuen. Aurrerantzean, 'batzorde tekniko mixtoak' osatuko dituzte, onkologikoa eta Donostia ospitaleko medikuak izango dira bertan, eta guztien artean erabakiko dituzte.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)