Itxi

Asteartea

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, 'Faktoria'n

Koldo Almandoz zinemagilea itzuliko da gurera bihar, aktualitateko albisteren bati lotutako film-gomendioa egiteko.

Josu Erkoreka. Argazkia: EFE

Urtarrilaren 9ko 'Faktoria' albistegian, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari elkarrizketa egingo dio Maite Artolak. Amurrion, ezker abertzalearen inguruko familia baten etxeari tiroz egin dioten erasoa gaitzesteko antolatu diren bi manifestazioen biharamunean, iritzia eskatuko diogu Erkoreka sailburuari eta aktualitateak utzi dituen beste gaiak aztertuko ditugu.

Albistegia amaitu aurretik, Koldo Almandoz zinemagilea itzuliko da. Bihartik aurrera, astero, aktualitateko albisteren bati lotutako pelikula-gomendioa ekarriko digu Almandozek.

Magazinean, bestalde, Jon Imanol Etxabe sexologoak ireki berria duen kontsultara joango gara. Gainera, A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa liburuaz hitz egingo digu Aiala Oronoz idazleak, eguraldi hotz hauekin zein egoeratan dauden galdetzera joango gara Caritas-en Aterpera eta Eneko Axpek kontatuko digu cassettea erakargarri ari zaiola egiten hainbat gazteri.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)