Itxi

Asteartean

Adolfo Araiz, EH Bilduk Nafarroako parlamentuan duen bozeramailea, 'Faktoria'n

Gainera, bitartekaritzaz tarte berezia osatuko dugu.

Adolfo Araiz. Argazkia: EiTB

Auziak, epaitegietara iritsi aurretik, bitartekaritza bidez konpontzeko lege aldaketa onartu berri du Espainiako ministro kontseiluak. Lege aldaketak, bitartekaritzara jotzea derrigorrezko bihurtuko du, besteren artean, bikote banaketetan, seme-alaben zaintzan, hipoteka eta alokairuen ordainketan eta orohar, 2.000 eurotik beherako erreklamazioetan.

Ixusko Ordeñana EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedradunak urteak daramatza nazioartean tradizio handia duen bitartekaritza lantzen. Zigor Zuzenbiderako (zuzenbide penalerako) bitartekaritza proposatzen du berak. 'Faktoria'n izango da Ordeñana katedraduna, Nekane San Miguel, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratuarekin batera. 09:30etik aurrera izango da.

Tarte bereziaren aurretik, solasaldira gonbidatu dugu Adolfo Araiz. Nafarroako aktualitatea aztertuko dugu EH Bilduk Nafarroako parlamentuan duen bozeramalearekin, Maite Artolak gidatuta.

10:00etan jarriko dugu martxan magazina, Manu Etxezorturen gidaritzapean. Gizalegeaz ariko gara;  besteak beste, txakur kaken arazoaz. Bi adibide jasoko ditugu, Barakaldon City Dog ekimenarekin kaleko kakak gutxitzea lortu dute eta Leitzan burutu ezinik dabiltza, kalean gero eta kaka gehiago. Gainera, Mikel Lizarralderen asmoak ezagutuko ditugu. Esklerosi anizkoitza du, baina Zegama Aizkorri mendi maratoia egin nahi du. Nepalera ere joan nahi du eta asmo ugari du buruan. Bestalde, Marie Kondo fenomenoaz ere hitz egingo dugu. Txukunketarako lagungarria da bere metodoa eta asko ari da zabaltzen.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)