Bitartekaritza
'Bitartekaritza, kultura judizial berria'
Ixusko Ordeñana, Zuzenbide Prozesaleko EHUko irakaslea, eta Nekane San Miguel, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratua, izan ditugu bitartekaritzaz hizketan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Onartuko zenukete gaur egun prozesu judizial moduan ebazten diren auziak bitartekari baten eskuetan jartzea? Edozein kasu? Baita zigor esparrukoak ere?
Ixusko Ordeñana EHUko zuzenbide prozesaleko irakasleak argi du erantzuna: baiezko borobila. Gure mugetatik kanpo, Estatu Batuetan eta Australian erabat garatu da bitartekaritzaren kultura eta abokatuak beraiek dira bitartekaritza-lana egiten dutenak. Eredu horren aldekoa da Ordeñana irakaslea baita Zigor Zuzenbideak aurrikusten dituen delitu larrietarako ere.
Pedro Sanchez Espainiako presidentearen gobernuak egin du urratsa eta Zuzenbide Zibileko hainbat kasutan (dibortzioak, seme-alaben zaintza edota oinordetzak epaitzen direnetarako) bitartekaritza derrigorrezkoa izan dadin lege zirriborroa prestatu du.
Nekane San Miguel magsitratuak ez du begi onez ikusten Moncloatik etorri den ekimena. Bitartekaritza gaur egungo prozesu judizialetan martxan jartzeko, kultura aldaketa behar dela uste du eta bere esperientziari begiratuta, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaileak dio, bitartekaritzak kasu askotan hasierako arazoa biderkatu egiten duela.
Bitartekaritza bai ala ez? Erantzunak 'Faktoria'n, Ixusko Ordeñana eta Nekane San Miguel zuzenbide adituek.