Itxi

Asteartean

'Brexit'a eta gizarte ekimeneko ikastetxeetako grebaren jarraipena, 'Faktoria'n

Marian Elortza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Pablo Fano SPRIk Londresen duen ordezkariarekin hitz egingo dugu. Txotx denboraldiaren irekieran ere izango gara.

Brexitaren kontrako manifestazioa. Argazkia: EFE

'Brexit'ari buruzko bozketaren biharamunekoek indar berezia hartuko dute asteazken honetako 'Faktoria'n. Marian Elortza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Pablo Fano SPRIk Londresen duen ordezkariarekin aztertuko dituzte hemendik aurrera euskal ekonomiaren ikuspegitik zabaltzen diren galdera nagusiak.

Gertutik egingo dugu gizarte ekimeneko itunpeko grebaren jarraipena ere. Gainera, Ertzaintzaren Arkautiko akademiara egingo dugu unitate ibiltariarekin, eta Malentxo Arruabarrena zuzendaria elkarrizketatuko dugu bertan.

Txotx denboraldiaren irekiera eguna izango da asteazkenean. Gartziategi sagardotegian egingo dute ekitaldi nagusia eguerdian, eta guk goizean goiz egingo dugu bisita sagardotegira, horrelako eguna nola bizi duten eta zer-nolako denboraldia espero duten galdetzeko.

Bestalde, San Sebastian eguna hurbiltzen ari da, eta Donostiako Udalaren hiritar merezimenduaren domina jasoko duten bost elkarte eta taldeak ezagutuko ditugu: Ancora ondarea babesteko elkartea, Elizaran ikastetxea, Eragin kultur elkartea, Gaztetxo antzerki taldea eta Hazi eta Ikasi taldea.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)