Kargatzen...
Itxi

Pailazoak ospitalean

'Gure gorputzetik gauza asko pasatzen dira, baina oso aberasgarria da'

Saioa Aizpurua eta Irantzu Mantso Algaraklown taldeko kideak dira eta ospitalean umeei egonaldia arintzeaz arduratzen dira. Orain gutxi, umeei ebakuntza gelaraino laguntzen hasi dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Saioa Aizpurua Algaraklown taldeko arima eta sortzailea da. Irantzu Mantso berriki taldean sartu den kidea da. Biak izan ditugu 'Faktoria'n. 7 urte daramatza taldeak ospitalean egon behar duten umeei egonaldia arintzen. Momentuz astean bi bider joaten dira ospitalera, baina otsailetik aurrera astean 3 aldiz joaten hasiko dira. Duela hilabete gutxi, umeei ebakuntza gelaraino laguntzen hasi dira.

Gelan sartu aurretik, umearen inguruko informazioa eskatzen dute. Umeari berari baimena eskatzen diote, eta baiezkoa badute, sartu egiten dira. Batzuetan egoera zailak ikusten dituzte.. eta horiei aurre egiteko terapia egiten dute hilabetean behin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)