Itxi

Pumori, mendiaren alaba

Sukuren historia hunkigarria, dokumentalean

Pumorin 2001. urtean elur-jausiak harrapatuta hil ziren mendizaleen historia kontatzen du eta istripu haren ondoren Nepalgo Suku neskatoaren eta Beñat Arrueren sendiaren artean sortutako harremana.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aizarnako Beñat Arrue mendizalea hil zen Pumoriko istripuan eta bere azken argazkian ageri zen neska da Suku. Beñaten sendikoak Nepalera joan ziren argazkia eskutan hartuta eta han aurkitu zuten Suku. Hurrengo bidaian hil zorian ikusi zuten neskatoa, 3.000 metrotik gorako txabolan, giltzurrunetako osasun arazo larri baten ondorioz. Zeruak eta lurrak mugitu eta Euskal Herrira ekarri zuten sendatzera. Harrez gero, Aizarnan bizi da oso pozik. Dialisia egitera joan behar izaten du. "Hasieran gogorra eta nekagarria zen dialisia, baina orain lagunak egin ditut eta atseginagoa da" esan digu. Euskara ikasten ere ari da eta ilusio handiz dago dokumentalaren estreinaldirako. "Begiak eta azazkalak margotuta, dotore-dotore joango naiz" kontatu digu. Abestu ere abestu digu Suku-k, adiskidetasunari buruz berak asmatutako kantua.

Alex Txikonen ideia izan zen dokumentala egitea. EiTBren eta Iñaki Ochoa de Oltza-Sos Himalaya fundazioaren babesarekin, Baleuko ekoiztetxeak egin du Pumori mendiaren alaba dokumentala. Zuzendaria, Iban Gonzalez, izan dugu 'Faktoria'n. Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan erakutsiko dute datozen asteetan eta Euskal Telebistan otsailaren 7 an.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)