Zundaketa putzuak
'Batek ezin du ura nahi duen moduan atera'
Malagan, duela hamaika egun erori zen bi urteko haurra bilatzeko erreskate lanek aurrera darraite. Baimenik ez zuen zundaketa putzu batean erori zen Julen umea, hain zuzen ere
Your browser doesn’t support HTML5 audio
100 metro baino gehiagoko luzera duen putzu batera erori zen urtarrilaren 13an Julen. Umea omen dagoen gunera iristeko zulo paralelo bat eraiki dute, putzuaren ondoan, ez arazorik gabe. Eta zulo horretatik jeistekoak dira, gaur, Hunosako Salbamendu Brigadako mehatzariak. Eskuz egin beharko dute putzura arteko azken zulaketa, gauzak ondo, 24 orduz luzatuko den lan zail batean.
Erreskate lanek aurrera diharduten bitartean, Julen haurra nola erori zen eta horren errua zeinena izan den ere ari dira ikertzen. Malagako 9. Instrukzio Epaitegiak ikerketa abiatua du dagoeneko, haurra putzura nola erori zen argitzeko eta erantzukizuna norena den jakiteko. Izan ere, putzua beharrezko baimenak eskatu gabe eraiki zuten.
Malagako haurraren erreskatea gertu-gertutik jarraitzen ari dira Zarauzko Aymat enpresako lagunak. Eurek 25 urte luzeko esperientzia dute zundaketa lanetan. June Aymat Urteagarekin hitz egin dugu erreskate lanei buruz berba egiteko eta haurra erori den putzua bezalakoak nola egiten diren jakiteko. Junek esan digunez, 'batek ezin du ura nahi duen moduan atera'. Hain zuzen ere, URA Euskadiko Uraren Agentziako komunikazio arduradun den Eneko Albizurirekin ere hitz egin dugu, ura bilatzeko zundaketak egiteko beharrezkoak diren baimenak eta prozedura legalak zeintzuk diren konta diezagun. Entzun hemen elkarrizketa osorik!