Arnaldo Otegi
'Urkulluri aurpegian igartzen zaio ez duela abertzaleen akordiorik nahi'
Otegiren esanetan Jaurlaritzak jarrera prepotente eta antidemokratikoa dauka aurrekontu eguneratzeak lege bakarrean onartu nahi izanda. Ibarretxe lehendakari balitz akordioa lortuko zela dio.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, Eusko Jaurlaritzak jarrera iruzurtia du aurrekontuak laguntzeko lege proiektua tramitatu nahi duen bidearekin. Euren artean zerikusirik ez duten zazpi lege bakarrean eraman nahi izana ez zaio Otegiri onargarria iruditzen. 'Dena ala ezer ez' jarrera hori prepotentea eta antidemokratikoa dela dio, eta gainera hitz egin gabe tramitatu nahi izan dutela. Telefono dei baten bidez eman zietela asmoaren berri eta bilera bat egin dutela EH Bilduren eskariz. Koalizioko koordinatzailearen, iritziz iruzurtia den jokabide honekin jarraituz gero, Jaurlaritza jabetuko ei da gutxiengoan dagoela. Litekeena da, ordea, PPrekin lege proiektua adostea, Otegik inpresioa baitu akordioa erdi egina zutela.
Lege berean bilduko dira funtzionarioen soldata igoera, diru sarrerak bermatzeko errenta eguneratzea, eta itunpeko ikastetxeen finantziazioa, besteak beste. Funtzionarioen soldatari buruz argibide askorik ez dutela esan du, diru sarrera bermatzeko errentan proposatzen den igoerak ez duela berreskuratzen murrizketekin galdu zena eta itunpeko ikastetxeei dagokionez finantziazioa baino gauza askoz gehiago daudela hitz egiteko eta adosteko.
Jaurlaritzarekin aurrekontuen negoziazioan akordiorik ez lortzea neurri batean Urkulluren ardura zela dio, EAJren zuzendaritzako gehiengoa ere jarrera horretan zegoela dioen arren. Urkulluri, aurpegian igertzen zaio, Otegiren iritziz, ez duela esker independentsitarekin akordiorik nahi. Ibarretxe ehendakari balitz ziurrenik aurrekontuetan eta beste gauza batzuetan akordioa izango zela uste du. EHBILDUren koordinatzaileak dio injerentzia politikoak gero eta ugariago direnean, herri onentzat lujo asiatikoa da akordiorik ez egitea.