Ostegunean
Iñaki Garciñuno, CEBEK Bizkaiko enpresarien elkarteko presidentea, 'Faktoria'n
Bestalde, Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko komunikazio idazkariak, Podemoseko hiritar batzordeak asteazken iluntzean hartuko duen erabakiaz gogoeta egingo digu.
2018ko langabezia datuak ezagutu berritan, Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegira etorriko da Iñaki Garciñuno, Bizkaiko patronaleko presidentea (CEBEK). Maite Artolak elkarrizketa egingo dio 09:30ean.
Solasaldiaren tartean, Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko komunikazio idazkariak, Podemoseko hiritar batzordeak asteazken iluntzean hartuko duen erabakiaz gogoeta egingo digu.
Albistegian, Unai Lako Aoizko alkatearekin hitz egingo dugu. Bera da Nafarroako Gobernuak onartu nahi duen tokiko mapa berria babestu duen alkateetako bat. Bihar, ostegunez, bozkatuko dute aldaketa, Parlamentuan.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Karlos Vieirarekin hitz egingo dugu. Mendiko arropa diseinatzen du oñatiarrak. Besteak beste, Trangoworld markarentzat. Adibidez, Alex Txikon bere arropekin ari da K-2 mendia igotzeko ahaleginean. Bestalde, galdera bat: hizkuntzak ikasteko filmak bikoiztu behar dira ala ez? Zalantza horretatik abiatuta, Herbeheretan, Alemanian eta Polonian nola egiten duten aztertuko dugu. Horrez gain, Asiako gozoak egingo dizkigu Jurgi Arejitak. Azkenik, Nafarroako Viana hiria 800. urtemuga ari da ospatzen, eta herri hori hobeto ezagutuko dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.