Iñaki Garciñuno, CEBEK
'Hemen bajak ez dira eskatzen, hartu egiten dira'
Bizkaiko enpresarien elkarteko presidenteak gogoeta eskatu die Osakidetzari eta medikuei, bajak ez ote diren errezegi ematen ari aztertzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bizkaiko absentismoaren datuak kezkatuta du oso Iñaki Garcinuño, CEBEK patronaleko presidentea: '17 egun galtzen ditugu urtean Bizkaian, gaixotasunak eta istripuak tarteko; Estatuko bigarren lurraldea gara abstentismo kopuruari dagokionez'. Horren aurrean enpresariek gogoeta egin beharko dute esan du Iñaki Garcinuñok 'Faktoria'n, baina bereziki Osakidetzari eta medikuei eskatu die gogoeta: "Gaixotasun bajak euren ematen dituzte". Negoziazio kolektiboan, soldata igoerari dagokionez "ezin da orokortu" esan du Garcinuñok, "Confebaskek gomendatu duen ehuneko 2ko igoera finkoa" eta era berean, erreparoak planteatu ditu, Jaurlaritzak orokortu nahi duen 16 asteko gurasotasun baimenarekiko. "Badirudi berdintasuna ere enpresariek finantziatu behar dugula". Horretaz gain, berriz eskatu du EAEko administrazioekin egiten dituzten lizitazioetan, irizpide ekonomiko hutsetik gora, "enpresa bertakoa izan dadin sentsibilitate handiagoa".