Aingeru Epaltza
'Grebak'
Huerta de Peraltako langileen eta Nafarroako medikuen grebak izna ditu hizpide iritzi-emaileak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Okupazio guztiak berdinak ez diren bezala, greba guztiak ere ez dira berdinak. Nafarroan, Azkoienen, Huerta de Peraltako langileek hilabetez geldiarazi zuten kontserba-enpresa horren produkzioa. Behargin gehien-gehienak atzerritarrak ziren, eta beren lan baldintzak zinez kaskarrak soldatetan, eskubide sozialetan eta sindikaletan. Hala ere, izan zen lan-gatazka honi halako kutsu politiko bat ikusi nahi zionik, grebaren gidaritza LAB sindikatu abertzaleak eramaten zuela eta grebalariak magrebiarrak zirela probestuta. Pentsa zer bazka, abertzaleak eta musulmanak besoz beso, non eta Erriberan. Horra Nafarroa hondoratzeko konspirazioa, eta Nafarroarekin batera, mendebaldeko zibilizazio guztia! Baina behialako erresuman ez dute nekazaritzako jornalariek bakarrik greba egiten". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.