Itxi

Aitor Esteban

'Ni beti separatista!'

Politika ulertzeko moduaz mintzatu zaigu Esteban, eta horrekin batera bere bigarren pasioaz: "bizitzaren kolore" diren hizkuntzez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kataluniaz, tribunako lanaz eta politika ulertzeko moduaz mintzatu zaigu Aitor Esteban 'Faktoria'n: "denbora asko pasata eta bizitza pribatuko elkarrizketak tartekatuta etorri zen Rajoyrekin konplizitatea" . Orain Sanchezen aliatu nagusi dira, "hurruneko begiratua" behar da aldarrikatuz. "Ni separatista naiz, beti, eta demokrata". Politikarekiko pasioari eransten zaio hizkuntzena.

'Faktoria'n kontatu digu 11 urterekin hasi zela euskaraz ikasten. 'Arbel txiki bategaz, arreba eta biok, aitak lagunduta eta Peñaren Euskal irakasbide laburra liburuarekin'. Bere 'lehenengo euskara bizkaiera' izan zela harro kontatzen du diputatu jeltzaleak. Euskaraz gain, gaztelera, frantsesa, ingelera ere menderatzen ditu eta alemaniarrez eta arabieraz irakurtzeko gauza da. Arabierak halere ematen dizkio buruhausteak, 'batzutan ez dakit zer dioten, arabieraz bokal barik idazten da normalean eta bikalak ipinita gauza naiz'. Baina, harrigarria da, sioux hizkuntzarekin moldatzen da, Lakota tribuaren hizkuntzarekin. Elkarrizketa txiki bat eramateko bai! eta frogatu digu, lakotieraz erantzunda, "bizitzaren soinuak direlako hizkuntzak".



Audioak (1)

Informazio gehiago (2)