Itxi

4 alkateak

Herritarrengandik gertu aritzeak dakarren ohoreaz eta nekeaz

Hiri segurtasuna, etxebizitza, langabezia eta mugikortasuna dira Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Iruñeko alkateen kezka nagusiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euren hiriburuko alkatetzan lehen agintaldia amaitzear direnean elkartu ditu Euskadi Irratiko 'Faktoria'k Hego Euskal Herriko hiriburuetako lau alkateak.

Harreman gertukoa dutela aitortu digute Eneko Goia, Juan Mari Aburto, Joseba Asiron eta Gorka Urtaran alkateek. Ohorea dela diote euren hiriko alkate izatea, nahiz eta horrek maila pertsonalean desgaste handia dakarkien. Konpartitzen dute kezka politikarekiko dagoen atxikimendu ezaren inguruan, eta balioan jarri nahi izan dute herritarren arazoak konpontzeko politika tresna baliagarria dela.

Hiri segurtasuna laurek partekatzen duten kezka da, intentsitate desberdinarekin izan arren, eta laurek erakutsi dute euren ahalegina gertuko udal polizia eredua garatzeko. Etxebizitza, langabezia, eta mugikortasuna dira, segurtasunarekin batera, alkateen agendan lehentasuna duten gaiak.

Laurak izango dira hautagai datorren maiatzaren 26an egingo diren hauteskundeetarako. Inkestei ez diete garrantziarik eman nahi izan, eta herritarrek konfiantzarik berresten ote dien zain egon nahiago dute.

Berriz ere elkartzekotan geratu dira, non zehaztu ez duten arren. Joseba Asiron geratu da denen 'potea' ordaintzekotan.




Audioak (1)

Informazio gehiago (2)