Itxi

Juan Martin Elexpuru

Iruña-Veleiaren ertzak

SOS Iruña-Veleia plataformaren sortzaileak liburu batean bildu ditu, benekotasunaren ikuspegitik, aztarnategiarekin loturiko auziari buruzkoak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

¿Qué está pasando con Iruña-Veleia? liburuan jaso ditu, eta gaur 'Faktoria'n azaldu, Juan Martin Elexpuru filogogo eta idazleak ahozko epaiketa noiz hasiko zain dagoen auziaren ertzak , benetakotasunaren ikuspegitik begiratuta. Auzitan dauden ezohiko grafitoen zaintza katea errespetatu ez izanagatik epaiketa bertan behera gera litekela esatetik hasi eta Espainiako historiagrafiarentzat Iruña-Veleian aurkitutakoa faltsua dela defendatzeak duen garrantzia geoestrategikoraino aipatu dizkigu. Euskalduntze berantiarrean sinisten dutenek, Hegoaldean euskararik ez zela hitz egiten defendatuz, zalantzan jarri izan dute berreuskalduntze prozesuen legitimotasuna.

Elexpuru SOS Iruña-Veleia plataformaren eta Iruña-Veleia Argitu ekimenaren sortzaileetakoa da. Tinko eutsi izan dio Gasteiztik 10 kilometrora dagoen hiri erromatarrean Lurmen enpresako arkeologoek orain dela hamabi urte pasatxo aurkitu zituzten ezohiko grafitoak benetakoak zirela, txostenak eta liburuak idatziz, hitzaldiak emanez eta bisitaldiak gidatuz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)