Itxi

Emariak

'Eskoletan ez da ziurtatzen erreferenteen artean berdintasunik'

Nerea Uria eta Ilazki Gainza Kalaka komunikazio taldeko kideek emakumeek historian zehar izan dituzten ekarpenen bilduma osatu dute

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Emariak: Emakumeek Historian zehar izan dituzten ekarpenen bilduma, horixe da liburuaren izenburua. Egileak, Nerea Uria eta Ilazki Gainza, 2015ean hasi ziren elkarrekin Kalaka komunikazio taldean lanean. Enpresa eta erakundeentzako komunikazio zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina, genero ikuspegia euren lanaren ardatz nagusietako bat da. Horregatik iruditu zaie garrantzitsua erreferente diren hamabi emakumeren (hamar banako eta kolektibo bi) biografiak ezagutzera ematea liburu honetan. Helduei zuzendua, baina, haurrei erakusteko liburua da.

Etxean lan egiten duten emakumeak eta sufragistak dira nabarmendu dituzten bi kolektiboak. Beharrezkoa baita belaunaldi berriek parekidetasunaren bidean bi kolektibo hauen borroka eta lanak gogoratzea eta presente izatea. Melitta Bentz ekintzailea, Alexandriako Hipatia zientzialaria, Miriam Makeba musikaria... Garai, esparru eta geografia diferenteetako emakumeen ekarpenak batu dituzte. Euskaldun birenak ere bai: Elbira Zipritia irakaslea eta Josefa Molera kimikariarenak, hain zuzen ere.

Entzun hemen elkarrizketa osorik!

Audioak (1)