Itxi

Ostegunean

Euskal Herriko museoen funtzio artistikoaz gogoeta, 'Faktoria'n

Xabier Gantzarainekin eta Haizea Barcenillasekin ariko gara gaiaz. Bestalde, Berri Txarrak taldeak Lekunberrin egingo duen agerraldian izango gara.

Bilboko Arte Ederren museoa

Jakin aldizkariak euskal kulturari buruzko balantzea egiteko kaleratu berri duen artikulu batean, gure museoen eduki eta funtzio artistikoari buruko hainbat ahots kritiko jaso dituzte. Xabier Gantzarain idazle eta arte kritikariak sinatu du lana eta besteren artean, Haizea Barcenillas EHUko artearen historiako irakasle eta komisarioak eman dio ikuspegi kritikoa. Biak izango ditugu 'Faktoria' albistegian, 09:30etik aurrera.

Kazetarien solasaldia dugu biharkoa, Xabier Riezu, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi izango ditugu eta ezinbestean begiratuko diogu Estatuko hauteskunde orokorren balizko iragarpenarekin gertatzen denari. Gurean izango dugu Asier Etxenike, Aztiker ikerketa etxeko ikerlaria.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Berri Txarrak taldearen agurrak eragin duen ikusmina dela eta, prentsa aurreko agerraldi jendetsua egingo du taldeak Lekunberrin, eta bertan izango gara. Bestaolde, Balendin eguna ospatzeko beste modu batzuk ezagutuko ditugu eta 'Lurrun Minez' antzezlanaz hitz egingo dugu Galder Perezekin.


07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)