ZOROKIAIN
'Historiara bizitzera joan nahi dugu, baina herria eta bizitza eginaz'
Nafarroako Unziti bailaran hutsik zegoen ZOROKIAIN herria erosi dute bederatzi familiak bertan bizitzeko. Bisita egin diegu berritze lanak nola doazen ikusi eta euren ilusio eta ametsak ezagutzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Duela bost urte erosi zuten Zorokian herria 140.000 eurotan. Gero, eliza, 5.000 eurotan. Zoratuta ote dauden esaten die jende askok. 'Denetik entzun behar izan dugu eta entzungo dugu' esan digu Josu Biskarret-ek, Zorokiango bizilagun izango denak. Baina 'oso pozik ari gara berritze lanetan. Asteburuoro indartuta itzultzen gara Iruñera' esan digu. 'Gauzak geure eskuz egitea gustatzen zaigu. Historiara etorri nahi dugu bizitzera, baina herria egitea eta bizitza egitea gustatzen zaigu' nabarmendu digu Josuk 'Faktoria'n.