Itxi

Ostiralean

30 urterekin ikusmena galdu zuen Arantxa Goiburu, 'Faktoria'n

Arantxa Goiburu zegamarra izango dugu hurbileko elkarrizketan. 30 urterekin erretinosi pigmentarioa diagnostikatu zioten, eta erabat itsua da orain. Munduaz duen ikuskera ekarriko digu.

Pertsona itsu bat

Zegamarra da Arantxa Goiburu. Bere 'aurreko bizitzan' irakasle zela kontatzen du. 30 urterekin erretinosi pigmentarioa diagnostikatu zioten eta, gaur egun, erabat galdu du ikusmena. Itsua da. Bere bizitza egokitzapena nola egin duen azaldu, eta munduaz duen ikuskera ekarriko digu Goiburuk, ostiraleko gertuko elkarrizketei eskaintzen diogun tartera.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, guilty pleasure esaten zaion hori aztertuko dugu, umorez, Idoia Torrregarairekin. Aitortzeak lotsa ematen digun kantuen errepasoa egingo digu. Bestalde, nazioarteko tartean, Europako Justizia Erakundeak aztertuko ditugu Juanjo San Migelekin eta Patxi Etxeberria Zuzenbide Prozesaleko katedradunarekin.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)