Itxi

Arantxa goiburu

'Begiarentzat ikusezin den gauza funtsezkoena? duintasuna'

Gutxika-gutxika, erretinosi pigmentario gaizto batek itsu utzi duen neurrian hasi da ikusten gizartea zein itsu dagoen dibertsitate funtzionala dutenekiko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Funtsezkoa ikusezina da begiarentzat'. Printze Txikia liburuko esaldiari heltzen dio, bere gida-txakurraren arnesari bezain tinko. Niro txakurrarekin egin du estudiorainoko bidea Arantxa Goiburuk. Ondoan jarri zaio, otzan eta gozo. Beldur zien lehen txakurrei eta bakarrak erakutsi dio orain, denak maitatzen, txakur denak maitatzen. Nirok erakutsi dio, baita ere, egun berri bat den aldiro, reset-a egiten: atzera neurrian begiratzen. Hala ohitu da itsutasunetik argia ikusten. Eta argi horrekin ikusi du, adibidez, gizartea zein itsu dagoen dibertsitate funtzionala dutenekiko. Teknologia inklusiboa eskertu eta hiri abegikorrak aldarrikatu ditu. Eta aurrez aurreko elkartzeak eskertu, irratiko jendearekin, gaur, bereziki: 'munduarekiko nire zilbor-hesteetako bat zarete', esan digu 'Faktoria'n.


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)