Asteartean
Txiki Muñoz, ELA sindikatuko idazkari nagusia, 'Faktoria'n
Magazinean, bestalde, etxeko tratu txarren lekuko diren umeekin lanean aritzen den Olatz Soldevilla psikologoarekin hitz egingo dugu.
Txiki Muñoz izango da astearte honetako 'Faktoria' albistegiko gonbidatu nagusia. ELA sindikatuko idazkari nagusiak 09:30ean erantzungo die Maite Artolak egindako galderei.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, etxean tratu txarren lekuko izaten diren umeekin lan egiten duen Olatz Soldevilla psikologoarekin hitz egingo dugu. Gero, boxeoan dabiltzan umeekin hitz egingo dugu eta hauteskunde kanpainak aztertuko ditugu Xabier Amuriza, Karlos Cid eta Nerea Ibarzabalekin. Azkenik, Machu Picchuko harrietan goroldioa egiten ari den kalteak ikertu dituen EHUko ikerlari batekin hitz egingo dugu, Hector Morillasekin
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.