Itxi

Adolfo Muñoz, ELA

'LABekin dugun harremana da nire frustrazio handiena'

Apirilaren 5ean ELAren Idazkari nagusi kargua uzten duenean "betirako desagertuko" dela esan du Euskadi Irratiko Faktorian Adolfo Muñozek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mitxel Lakuntzari lekukoa eman aurretik ia 11 urteko agintaldiaren balantzea egin du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Adolfo "Txiki" Muñoz idazkari nagusiak. ELA barruko "talde lanarekin gelditzen naiz" eta LABekiko harremana, berriz, "nire frustraziorik handiena".

Adolfo Muñozi ez zaio gustatzen ikusten duen ezkerra: "ezker abertzalea barne". ELAko arduradun nagusiaren esanetan, 'ezkerrak zentralitatea bilatu eta alboan utzi du eredu sozialaren eztabaida sakona". Adolfo Muñozen esanetan, LABekin akordioak lortzen saiatu dira, 'bilera asko' egin dituzte baina bi arazo aurkitu dituzte: batetik, sindikalismoak alderdi eta instituzioekin izan behar duten harremanarena. ELAk 'inorekiko menpekotasun gabekoa' aldarrikatzen du eta Muñozen hitzetan 'ezker abertzaleak ardura izan duen tokietan' LABekin ez da hori posible izan. Bigarren arazoa, ekintza sindikalarena, 'LABek greba labur eta eraginkorrak soilik nahi ditu eta hori ez da beti posible' dio Muñozek. ELAko idazkari nagusiaren arabera, "ezin dugu ulertu huelgarik gabeko demokraziarik". Eta gaineratu du, adinekoe egoitzen gatazketan bezala, garbiketa sektorean, "emakume aurpegia du huelgak". Jaurlaritzarekiko harremanaz, berriz, "gehiengo sindikala neutralizatu nahi du Jaurlaritzak" eta elkarrizketa sozialaren mahaian , esaterako, "marra gorria igaro du".

OSAKIDETZA

Euskadi Fiskal Nagusiak Osakidetzako auzian delitu zantzuak ikusi dituela baieztatu den egunean, Txiki Muñozek Jon Darpon osasun sailburuaren dimisioa eskatu du. 'Dimititu behar du edo Lehendakariak kargugabetu behar du".


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)