Itxi

Asteazkenean

Baserrien eraldatzea, 'Faktoria'n

Aramaion egindako urratsa ezagutuko dugu. Magazinean, bestalde, 18 urterekin ezustean guraso bihurtu ziren bi gazte ezagutuko ditugu, eta Woodstock jaialdiaren 50. urteurrena izango dugu hizpide.

Baserri baten irudia

Baserri tradizionalaren diseinua garai berrietara egokitzen ari da. Eraikin handiak hustu egin dira azken urteetan, baserrian bizi zirenak hiri edo herrietara joan direlako, edota baserriak egokitzeko zailtasunak erraztasunak baino gehiago direlako, oztopo administratiboak zein ekonomikoak izan.

Hutsik dauden baserrien argazkia ez da erakargarria, eta Aramaion urratsa egitea erabaki du Udalak. Traba administratiboak desagerrarazi dituzte, baserrietan bizi nahi dutenek bidea, neurri batean, errazago izan dezaten. Lehen familia bakarreko baserria zena familia bat baino gehiagorentzako bizileku izan dadin.

Aramaion bertan izan da 'Faktoria', eta erreportajea osatu dugu han jasotako testigantzekin. Saiora gonbidatu dugu Beñat Mendiburu arkitektoa. Hainbat herri txikitako hirigintza arduraduna da; Aramaion bertan, Izurtzan eta Legorretan.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, 18 urterekin ezustean guraso bihurtu ziren bi gazteren testigantza jasoko dugu. Gainera, Woodstock jaialdiaren 50. urteurrena ekarriko dugu gogora.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)