Jazarpenari aurre eginez
Eztizen Etxebarria: 'Bullyinga atletismoaren laguntzaz gainditu nuen'
Gorka Otaegi
Arabako kross txapeldunak kirolaren bidez egin zien aurre bere klasekideen irain eta kolpeei.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oztopoak gaindituz iritsi da Eztizen Etxebarria Arabako kross txapelduna izatera. Txikitan, atletismoak eman zizkion eskolan topatu ez zituen lagunak: "Jazarpena egiten zidaten eta atletismoaren bidez ihes egiten nuen egoera horretatik". Zenbait urteren ostean, ordea, negar malkoak bere bizitzara itzuli ziren: lesio baten ondorioz bost urte pasa behar izan zituen atletismorik egin gabe.
Orain, 29 urterekin, Arabako txapela eskuratu du, baina, bere helburua ez da inoiz izan txapelketak irabaztea: "Plazerez egiten dut atletismoa; ondo pasatzeko", eta etorkizunean ere bide beretik jarratzeko asmoa adierazi du Euskadi irratiko 'Faktoria'n.