Kargatzen...
Itxi

El secreto de Gibola

Ane Odriozola: 'Amari liburua idatziko niola esan nion, eta hori egin dut'

Ane Odriozola legazpiarrak "El secreto de Gibola" liburua autoeditatu du. Bere amari liburu bat idatziko ziola esan zion, eta lau urtetara eman zion, jasotako kritika onen ostean argitaratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ane Odriozolak irakurzaletasun handia partekatzen du bere amarekin, eta euren arteko elkarrizketa batean amari liburu bat idatziko ziola esan zion, eta handik sortu zuen gaur egun hirugarren edizioa duen El secreto de Gibola eleberria.

Anek azaldu digu lau urteko prozesuaren ostean amaitu zuela liburua, "bi denboratan gertatuko zela argi nuen, eta baita Legazpin oinarrituko zela ere, baina handik aurrerako guztiak puzzle bat bezala osatu ditut".

El secreto de Gibola-ko protagonista Nerea deitzen den donostiar bat da, bere aitonarekin duen elkarrizketa baten ondorioz jakiten du Legazpin Gibola deitzenen baserri bat dagoela, bertara joatea erabakitzen du, eta baserrian dagoen seaska batean haur baten argazkia topatzen du, baina, zer nolako lotura du aitonak Legazpiko baserri horrekin? Horixe da liburuan kontatuko dena.


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)