Kargatzen...
Itxi

Trinketeko pilota

Bixintxo Bilbao: 'Penatuta nago. Ridikulua da euren jarrera'

Haserrea eta elkartasuna eragin du trinketeko pilotariak jaso duen zigorrak. Urtebetez nazioarteko lehiketatik kanpo utzi du Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak ikurrina ateratzeagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bixintxo Bilbao ziburuarra trinketean binaka munduko txapeldun izan zen Frantziar selekzioarekin, eta sari banaketan ikurrina atera zuen. Arauz kanpoko bandera ateratzeagatik zigortu du Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak, eta ondorioz aurtengo munduko txapelketa ezingo luke jokatu. Bilbaok helegitea iragarri du eta penatuta dagoela azaldu du Faktoian.

Zalaparta handia sortu da, baita elkartasun uholdea ere: politika munduan Aitor Esteban eta Mikel Otero EAJ eta EH Bilduko ordezkariek babesa erakutsi diote, kirol munduan pilota elkarte ugari, Hernanikoek esaterako, atzoko partidetan ikurriña erakutsi zuten kartel batean “Bixintxo Bilbao elkartasuna” jarriz. Bixintxo Bilbaok jasotako babesa eskertu nahi izan du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)