Amatiño
'Klementzia Richard, emakume ezkutua'
Euskal dialektologo ezkutuaren lana azaleratu nahi izan du iritzi-emaileak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Dialektologia-biltzarra antolatuko du Euskaltzaindiak hilabete barru. Euskal dialektoen lehen mapa Louis-Lucien Bonaparte printzeak osatu zuen XIX. mendean. Eta, esker onez, bere izeneko plaza dago Donostian.
Bonaparte hizkuntzalaria 1856an etorri zen Euskal Herrira, bertako dialektoak aztertzeko. Bildu zituen lanean hamarren bat laguntzaile, denak gizonezkoak eta erdiak inguru apaizak, eta hamabi urte geroago aurkeztu zuen Euskal Zazpi Probintzietako Dialektoen Mapa ospetsua.
Badirudi, ostera, hartan jardun ziren guztiak ez zirela gizonezkoak izan. Kepa Altonaga euskaltzainak jakinarazi bezala, mundu maskulino hartan bazen isilpeko emakume ezkutua: Klementzia Richard, Bonaparteren beraren bigarren emaztea izango zena". Honexale hasi du 'Faktoria'ko gaurko 'Sinadura'' Amatiñok.