Kargatzen...
Itxi

Ostegunean

Urkulluren deklarazioaren jarraipena, 'Faktoria'n

Iñigo Añustizak Madrildik jarraituko du Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiketa. Tolosan ere izango gara. Magazinean, Gasteizen Araski taldekoekin izango gara finalaren atarian.

'Proces'aren epaiketako irudi bat

Iñigo Alustiza lankideak Auzitegi Nagusitik egingo digu 'Faktoria'n Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiketari buruzko kontaketa, Iñigo Urkullu lehendakariak deklaratu behar duen egunean.

Bertaragoko hitzordua ere zehazten du egutegiak: ostegun gizena. Tolosan egingo dugu galdera goizean goizetik, inauterietako astebeteko festarako herria nola prestatuta dagoen konta diezaguten.

Garbiñe Espejo, Euskadiko Langile Komisioetako Ekintza Sindikaleko eta Enplegu arloko idazkaria izango da elkarrizketatu nagusia, 09:30etik aurrera.

Osteguna izanik, Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu 08:00etako albistegiaren aurretik eta Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Xabier Riezu kazetariek egingo dute aktualitatearen gaineko analisia.


10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Erreginaren Kopako finala hasiko da bihar eta Gasteizen izango gara Araski taldekoekin. Bestalde, Donostiako Kontxako baranda zatiak banatzen hasiko dira bihar hasiko eta bertatik bertara ikusiko dugu banaketa hori.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan Faktoria.

Informazio gehiago (3)