Itxi

Zientzia

Sumendiak energia iturri bihurtzeko lanean ari dira NUPeko ikertzaileak

Sumendiak baliatzea, elekrizitatea sortzeko: hori da Nafarroako Unibertsitate Publikoko talde baten helburua. Sorgailu termoelektriko berri bat garatzen ari dira horretarako, Kanaria Uharteetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, sorgailu termoelektriko berri bat garatzen ari dira, sumendietatik energia geotermikoa eskuratzeko, lurrazala gehiegi zulatu gabe. Sistema honek ez du dinamorik behar, beroa mugimendu eta mugimendua elektrizitate bihurtzeko. Lanzaroteko Timanfayan eta Tenerifeko Teiden ari da lanean David Astrain buru duen ikerketa taldea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)