Loiolako panpina jaiotza
'Umeengatik egiten dut'
Dono
Duela 15 urte hasi zen Pili Jauregi Donostiako Loiola auzoan Eguberrietan panpinekin jaiotza jartzen. 2.000 panpina baino gehiago jartzen dituzte gaur egun. Martxoa izan arren, hasita dago lanean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostiako Loiola auzoa panpinaz josita ikusten dugu Eguberritan. Modu oso xumean hasi zena, izugarri zabaldu da. 'Eurodisney balitz bezala etortzen dira umeak jaiotza ikustera' esan digu Pili Jauregik 'Faktoria'n. Jaiotza laikoa edo erlijiosoa den galdetuta, 'nik ez dakit zer den, ni ateoa naiz, nik umeengatik egiten dut' kontatu digu.
Auzoko jende askok hartzen du parte eta jartzerakoan eta jasotzerakoan laguntza handia izaten duen arren, urte sasoi honetan bakarrik aritzen da lanean, panpinak garbitzen, txukuntzen, konpontzen....eta lan handia da, 2.000 panpina baino gehiago dituzte eta urtetik urtera handitzen doa. Jendeak ekartzen dizkio panpinak eta berak zaborretara botatakoak ere jasotzen ditu. 'Dena birziklatutakoa da' nabarmendu digu Pili Jauregik. Loiolako elizaren azpikaldean gordetzen dituzte panpinak eta jaiotzan jartzen dituzten auzoko eraikinen errepikak.
Elizaren azpikaldean hartu gaitu Pili Jauregik eta umorez erakutsi digu dena