Mugimendu feminista
'Egin dugun bidearekin irabazi dugu jada. M8a handia izango da berriz ere'
Iaztik hona landu diren aliantzen garrantzia azpimarratu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Mobilizazioa iazko tamainara helduko dela uste dute eta kualitatiboki irabazi egingo dela gainera
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko Mugimendu Feministak prest ditu motorrak ostiral honetako mobilizazio handirako. 'Iaz sorpresaz harrapatu gintuen', esan digute Maria Sarasola eta Amaia Zufiak, baina aurten neurria hartuta, eta batez ere, lan asko eginda datozela gehitu dute. Iritzi diote, aurreko urtekoaren parera iritsiko dela tamainaz, baina kualitatiboki hobetu egingo dela emaitza. 'Aliantzak landu ditugu eta oso pozik gaude egindako bidearekin', azpimarratu dute. Alde horretatik, gehitu dute, aurten egindako bidearekin 'jada irabazi' dela: 'M8a handia izango da, berriz ere'.