Bikote bidaiaria
'Ez dugu galtzeko beldurrik, 11.000km-tik gora egin ditugu munduan barrena'
Urte sabatikoa hartu dute Haira Urkijo eta Dani Cuevas 25 urteko durangarrek. AEBen hego-mendebaldetik hasi eta Mexikotik ere ibili dira. Orain berriro muga zeharkatu eta Kanadaraino helduko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haira Urkijo eta Dani Cuevasi asko gustatzen zaie bidaiatzea, eta paisaiagatik eta dauden parke naturalengatik erabaki zuten AEBetara joatea. Oso zainduta daude, ibilbide piloa dago trekking-a egiteko, euren hitzetan. Primeran antolatuta dago, gainera; parke natural guztietarako urte osoko baimena lortu daiteke.
EEBBtatik Mexikora joan-etorria egin dute, muga bitan zeharkatu dute eta ez dute inolako arazorik izan. Mugan ikusitakoa azaldu digu bikote durangarrak.
Bidaia sare sozialetan partekatzen ari dira: Instagramen, Facebooken... @sinmiedoaperdernos kontua sortu dute. Argazkiak eta bideoak partekatzen dituzte.