Urratsak HIESaren aurka
'HIESaren birusa deuseztea lortu duen tratamendua ezin da zabaldu'
Gorka Otaegi
GIBdun bi pertsona sendatu dituen hezur-muin transplantea 'bortitzegia' den arren, lorpenak 'lan ildo berriak' zabaldu dituela azaldu digu Jon Badiola ikerlariak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Historian bigarren aldiz lortu da HIESaren birusa zuen gaixo bat sendatzea. Espainiako ikerlari talde batek egin du lorpena, linforma zuen gaixo bati hezur-muin transplantea egitean. GIBa erabat desagerrarazi zaio, bai odoletik, bai birusaren beste gordailuetatik ere. Jon Badiola ikerlaria dago lan-talde horretan.
Dena den, 'honek ez du esan nahi GIBaren sendabidea eskuratu dugunik', dio transplanteek GIBdun gaixoengan duten eragina aztertzen duen Jon Badiola ikerlariak, 'transplanteek heriotza-tasa handia dute eta ezinezkoa da GIBdun guztiak sendatzeko moduko ezaugarriak dituzten emaleak topatzea'. Hala ere, transplanteen ikerketak 'lan ildo berriak' zabaldu ditu: 'orain, erronka, tratamendu horien mekanismoak imitatuz sendagai leunagoak sortzea da', azaldu digu Euskadi irratiko 'Faktoria'n.