MATTIN LERISSA
Mattin Lerissa Donostian 'Gazte naiz gazte' diskoa aurkezten
Beorlegiko 19 urteko abeslari gazteak bigarren diskoa aurkeztuko du Donostian. 'Iparraldea Bertan' zikloaren baitan Koldo Mitxelena kulturunean kontzertua emango du. 'Faktoria'n izan dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
16 urte zituela argitaratu zuen bere lehen diskoa Mattin Lerissa Nafarroa Behereko abeslari gazteak. Bidez Bide zuen izena lehenengoak, eta abesti gehienak herrikoiak ziren.
19 urterekin bigarren diskoa egin du, Gazte naiz gazte izenekoa. Abesti batek izan ezik, beste guztiek berak sortutako musika dute. Hitzak egiteko Manex Pagola, Daniel Landart eta Pantzo Hirigarai-ren laguntza izan du.
'Iparraldea Bertan' zikloaren baitan, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean izango da Mattin Lerissa zuzenean ikusi eta entzuteko aukera eta horren aurretik 'Faktoria'n kontatu dizkigunak hemen dituzue entzungai.