ZIENTZIA
Zientziaren argitalpen sistema, hizpide
Egungo sistemak dituen puntu ilunek eta hutsuneek kezka eragiten dute ikerlari askorengan; horregatik, sistema eraginkor eta garden bat dute aldarri. Martxan da aldaketaren aldeko mugimendu bat ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eguneroko kontua da ikertzaileentzat, emaitzak lortu eta argitaratzeko lasterketan ibiltzea. Horietako bat da Izortze Santin, ikertzaile eta Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Elhuyar aldizkarian plazaratu duen gogoetan dioenez, gaur egun egiten diren ikerketa gehienak diru publikoarekin finantzatzen dira, eta hortaz, zentzuzkoena litzateke ikerketa horietatik sortzen diren emaitzak ere publikoki eskuragarri egotea. Argitaletxeen negozioa biribila dela uste du Santinek. Negozioaz gain, egungo sistemaren beste puntu ilunetako bat: ebaluazioarena.
Irtenbidea ebaluazioak eta ebaluatzaileen izenak publikoak egitea litzateke, Santinen arabera. Hori da, hain zuzen, mundu mailako Zientzia Irekia mugimenduak proposatzen duena: ebaluazioak publikoak izatea, baita ikerketen emaitzak ere.