Aingeru Epaltza
'Benetakoak ez badira ere'
Hauteskunde giroan etorri zaigu idazle eta iritzi-emailea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Estatuko bi alderdi politiko nagusietako buruak etorri ziren atzo gurera. Pedro Sánchez sozialista Bilbon izan zen, non eta Euskaltzaindian bisitan. 45 minutu egin zituen Plaza Barriko egoitzan, Andres Urrutia euskaltzainburua gidari zuela. Irudietan irribarretsu eta jakin-mintsu ageri da Sanchez. Hango ohorezko liburuan lerro batzuk idatzi, euskara eta euskaldunak goraipatu eta Etxepareren, Axularren eta Pozasen liburuen ale bana eraman zuen handik opari". Honelaxe hasi du 'Faktoria'ko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.