Agustin Markaide, EROSKI
'Bankuekin lortu dugun akordioak taldea eta kooperatiba eredua babesten du'
Agustin Markaide, EROSKIko presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria albistegian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
EROSKIko presidenteak, 'dramatizazio puntua' kendu nahi dio zorra birfinantzatzeko banku nagusiekin sinatu beri duten akordioari. Agustin Markaidak 'Faktoria'n esan du, ez zutela zalantzarik. 'Ez guk ezta banketxeek ere, arge genuen guztiok akordioa lortuko genuela eta oso positiboa izan da. 5 urterako ikuspegi garbia ematen digulako'. Markaidaren iritziz, akordio-planak 'talde osoa babesten du eta kooperatiba eredua ere bai'
Obesitatea, jopuntuan
Euskal Herriko kooperatiba handiena da EROSKI. 35.000 langileri lana ematen die eta 50 urteko ibilbidea egin berri du. Etorkizunari begira, kontsumitzaileen beharretara moldatu nahi dute. Markaidaren arabera, azken mende erdian 'kontsumitzailea aldatu da eta kooperatiba ere aldatu da'. Bezeroengandik hurbil egoten jarraitu nahi dute eta lehentasunak finkatuta dituzte: obesitatea. 'Ikusi dugu eskaintza handia egonda ere ez dugula ondo jate. Kooperatiba batek hor lan egin behar du, dieta hobeagoa izateko aukera eman nahi diegu kontsumitzaileei'. Azken laupabost urteetan egin moduan, bertako produktuak sustatuko ditu EROSKIk bere saltokietan.