Itxi

'5.000 Bai'

Norvegiatik Santiagora bizikletaz, transplanteen kontzientzia pizteko

Javi Agirre eta Ester Garcia durangarrak Trondheimetik Santiagora bizikletan joango dira. Javik giltzurrun transplantea du eta ematearen garrantziaz kontzientziatzeko, '5000 Bai' proiektua sortu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Trondheimetik Santiagora 5.200 km daude. Eurovelo ibilbide bat da. Ester Garcia eta Javi Agirre Durangotik abiatuko dira eta helburua distantzia hori bizikletan egitea da, 'I'm transplanted' kamiseta soinean dutela. Izan ere, Javiri giltzurrun transplantea egin zioten eta ematearen garrantziaz kontzientziatzeko, '5.000 Bai' proiektua jarri dute martxan. 'Faktoria'an izan ditugu.

Bizikleta terapia izan da Javirentzat urte hauetan guztietan. Transplantearen aurretik, eta ondoren ere bai. Izan ere, bizikletan hainbeste ibiltzeak prozesuan asko lagundu dio. Bere historia ezagutu dugu; errutinazko analisi batetik hasita, dialisia egin behar izan arte. 2015ean beretzako giltzurrun bat aurkitu zuten.

Esterrek ere gaixotasun kroniko autoinmune bat du gibelean, eta beharbada, urte batzuen buruan, berak ere transplante bat behar izango duela aipatu du. Horregatik ere, bikote honek bidaian zehar sentsibilizatzeko hitzaldiak emango dituzte pasako diren 8 herrietan zehar.

Bidaiaren jarraipena sare sozialetan eta euren web orriaren bitartez egin ahal izango dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)