Itxi

Ostegunean

Pisuetan bizi diren txakurren errealitatea, 'Faktoria'n

Tere Belokik osatutako erreportajea emango dugu. Gainera, Albert Einstein-i buruzko bitxikeriak kontatuko ditugu Eureka Zientzia Museotik.

Txakur bat etxe batean. Argazkia: Pexels

Zaila da Euskal Herriko etxebizitzetan bizi diren animalien zenbaketa zehatza eskuratzea. Udal erroldak badaude, baita txakurren kasuan ere, baina, erregistro horietan, etxe, eraikin edo baserrietan ote dauden ez du zehazten. Hiriburuetako zenbakiak bildu ditu Tere Beloki lankideak: udalek emandako informazioren arabera, Hego Euskal Herriko lau 81 mila txakur bizi dira. Informazio hori eskutan, 'pisuetan bizi diren txakurren' bizimodua kontatuz erreportajea osatu du Terek.

Xatur, Hera, Xiba, Aba, Nim eta euren jabeen bizitza ezagutuko dugu, 09:30etik aurrera, 'Faktoria' albistegian. Magazinean ere entzungo dugu erreportajearen beste zati bat, biata 'Hiri Gorrian' eta 'Arratsean' ere.

10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, Albert Einstein-i buruzko bitxikeriak kontatuko ditugu Eureka Zientzia Museotik. Gainera, Getariako etxe batean agertu diren aztarna erromatarren berri emango digu Xabier Alberdi Donostiako Itsas Museoko zuzendariak eta etxe horretako bizilaguna den Jose Luis del Val Altuna-ren ikuspegia ere jasoko dugu. Azkenik, Zinemaldia Cat, euskal zinemaren Kataluniako jaialdia, ere aipatuko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)