Joseba Egibar
'Darponen ehizara atera dira. Neurria eta burua galdu dute'
Osakidetzako oposizioen ondoren Parlamentuan gertatutakoek EHBildurekiko harremanak baldintzatu egingo dituela ohartarazi du talde jeltzaleko bozeramaileak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Arduraduna bada, baina ez erruduna'. Hitz horiekin laburtu du Joseba Egibar Legebiltzarreko talde jeltzaleko bozeramaileak 'Faktoria'n Jon Darponek Osasun sailburu gisa, Osakidetzako lehiaketa publikoan izandako jarduna. Bere iritzirako, Darponek ez zuen dimititu behar, ezta Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusiak ere. Eta hori lortu artean ez etsi izana leporatu die oposioko alderdiei: 'Talde politikoek ikusi dute izugarrizko pagotxa desgaste politikorako", esan du. Iradoki du PP, Rajoyren kontrako zentsura mozioaren ondoren mendekua hartu nahian dabilela, eta gogoratu du EH Bildurena izan dela "giltza" afera honetan. "Ehiza atera dira. Burua galdu dute eta hori baino okerragorik ez dago politikan" azpimarratu du. Egibarren arabera, oposizioarekiko harremanak baldintzatu egingo ditu honek guztiak.