Asteazkenean
Zaintza komunitarioa, asteazkeneko 'Faktoria'n
Agintzari kooperatibako Aitor Basurtok azalduko dizkigu proiektuaren xehetasunak, eta adibideetako bat ere jasoko dugu.
Landa eremuetan, eta bereziki bakarrik bizi diren adinekoei zaintza-sare bat eskaintzeko, proiektu pilotuak abian dira. Zerainen egin zuten lehen esperientzia eta ondoren, beste hainbat herrietara zabaldu da ‘zaintza komunitariorako’ ekimena. Tartean, Orozko, Orduña, Amasa eta Angiozar herrietara. Herriz herri sustatzaileak aldatzen dira baina, Agintzari kooperatiba dabil gidaritza lanetan.
Agintzariko Aitor Basurtok azalduko digu 'Faktoria'n ze pauso eta adibideetako bat jasoko dugu, Iñaki Guridik lankideak egindako erreportaian.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.