ikasmina
'Entzun zuen umeei, eman hegalak'
Urnietako Ikasmin akademiako arduraduna, Ainhara de Miguel, izan dugu Faktorian gazteei eta hezkuntzari buruz hizketan. Buruarentzat kirolik onena ikastea dela nabarmendu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ikasteko grinari bizirik eustea, hori da burua osasuntsu izateko ariketarik onena Ainhara de Miguel-en esanetan. Horretarako bakoitzak libre erabaki behar du zer izan nahi duen. Argi ikusten du Ainhara de Miguel-ek, gurasoen beldur eta antsietateak islatzen direla seme alabengan. Horrren aurrean eman digun aholkua: 'entzun zuen umeei, eman hegalak'
Bakoitzak nahi duena ikasi behar duela argi adierazi digu 'Faktoria'n eta gustukua duena lortzeko 'presarik ez dagoela'.
Gazte konprometituak ikusten dituenean poz handia hartzen duela aitortu digu. 'Gazteak ez dira pasotak. Gazteak entretenituegi ditugu. Tranpa honetan sartuta ditugu' esan digu Ainhara de Miguel-ek.