Itxi

Etxalar

Etxalarreko txoko eta sekretu guztiak telefono mugikorrean

Itsaso Elizagoienek Etxalarri buruzko aplikazioa sortu du. Jateko eta lo egiteko lekuen inguruko informazioaz gain, bertako historia, mapa... jaso ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oporretara goazenean, askotan erabiltzen dugu telefono mugikorra hiri edota herri horri buruzko informazioa lortzeko. Zer ikusi, zein jatetxetara joan, non egin lo… bidaia geroz eta gehiago antolatzen dugu mugikorraren laguntzari esker. Horregatik, eta gradu bukaerako lanarekin uztartuta, Itsaso Elizagoienek Etxalarri buruzko aplikazioa sortu du.

Aplikazioa sortzeaz gain, trikitilaria ere bada Itsaso. Carlos Nuñez gaita jotzailearekin aritzen da eta bere aizparekin ere jotzen du.


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)