Itxi

MENDI margolaria hil da

'Astelehen goizak dira ederrenak, MENDI etorri zaigu'

Juan Luis Mendizabal 'Mendi' margolaria hil da 91 urte zitela. Zarauzko ikastolan oso oroitzapen onak dituzte, astelehen goizak alaitzen zizkielako, abestiak dioen bezala. PORROTXekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kutxako langilea izan zen Mendi, baina bere betiko zaletasuna marraztea eta margotzea izan zituen. Erretiroa hartutakoan, astelehen goizetan Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolara joaten hasi zen marrazten erakustera. Libre marrazten erakutsi zien eta norberak bereari balioa ematen.

Joan den abenduan omenaldia egin zioten Zarauzko ikastolan eta ikasle izandakoen marrazki eta idatzietan ikusten da nolako arrastoa utzi zien. Irakurri ditugu ikasle ohiek idatzitako esaldi batzuk.....

Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'-ekin hitz egin dugu 'Faktoria'¿n, harreman estua izan dutelako. 'Marimotots' ikuskizunean sartu zuten eta kantua ere egin zioten Mendi-ri.

Entzun hemen Mendi beraren hitzak, Porrotx-ek esandakoak, ikasle izandakoek idatzitakoak eta kantua.....

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)