Etxean egiteko ariketak
Iñigo Vicens: '10. solairuan bizita ere, saiatu igogailua ez erabiltzen'
'Hiipa' eta 'Hiit' terminoak azaldu dizkigu Iñigo Vicens personal trainerrak. Etxean edo egunerokoan ariketak egiteko gakoak eman dizkigu Faktorian. Eta intentsitatea neurtzen ere irakatsi digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gimnasioan ariketa fisikoa egitea ondo dago, baina eguneko gainontzeko orduetan ariketa egin beharko genuke. Hori da 'Hiipa'; etxean edo kalean, eguneroko jardueretatik abiatuta ariketa fisikoa egitea. Erosketak egiterakoan, kotxea urrun aparkatzea poltsak distantzia luzeagoan eramateko. Edo lantokian, denbora luzean eserita egon behar baduzu, eseri eta altxa behar duzun bakoitzean, hainbat aldiz eseri eta altxatu, sentadilla-k egiteko. Igogailuak baztertzea eta, gaitzik ez baduzu behintzat, 10. solairuan bizi bazara ere, oinez igotzea. Hauek eta bestelako gakoak eman dizkigu 'Faktoria'n Iñigo Vicens entrenatzaile pertsonalak. Izan ere, intentsitate handiko ariketak egitea komenigarria da. Baina nola neurtzen da intentsitate hori? Ba al dakizu zer den 'Hizketaren testa'?